Blog honen bidez, irakaskuntzan sormena lantzea zein garrantzitsua den azpimarratzea nahi izateaz gain, lanketa hau edozein gairi helduz egin daitekeela adierazi nahi izan dut.

Esaldi ospetsua

"Krisialdietan, sormena da bakarrik ezagutza baino garrantzitsuagoa". Albert Einstein

2011/12/05

Ex-ET laburmetraia

Hona hemen lau ikaslek eginiko Ex-ET laburmetraia.
Bertan, gaur egungo gizartean jendeak irizpiderik gabe eta izakera desberdina izatearen beldurrez jokatzen duela kritikatzen da.
Laburmetrai honetan, urrutiko planeta baten bizi den estralurtar gazte baten istorioa kontatzen du, non planeta horretan, bizitza bideratuegia daramaten. Estralurtar gazte hau, askea, bakarra eta orijinala da eta bere sormena eta indibidualtasuna defendatzen ditu.


2011/11/28

Movie maker: "Ondarruko kalatxoixe"

Software errazak (kasu honetan "movie maker" programa) eta etxean ditugun argazkiak erabiliz, gure sormena lantzeko balioko dizkiguten bideo erakargarriak sortu genitzake.
Bideo honen bitartez, Ondarruko kantoiak araka ditzakezue.


2011/11/14

Sortzaileen ezaugarriak

Bideo honetan, sortzaileak diren pertsonek izaten dituzten ezaugarriak zeintzuk diren ikus genitzake.


2011/11/07

2011/10/24

Ken Robinson: Eskolak sormena hiltzen du

Sormen kontuetan, kalitatezko irakaskuntzan, berrikuntzan eta giza baliabideetan aditua den Ken Robinson hezitzaile, idazle eta hizlari britaniarraren ustez, eskolak sormena hiltzen omen du. Hona hemen bere hitzaldi interesgarrietako bat.

2011/10/17

Denok daukagu sortzaileak izateko gaitasuna

Hona hemen Eduard Punset-ek Ken Robinson-i egindako elkarrizketa.




2011/10/10

Adimen anitzak


Sormenak oinarrizko konpetentziekin erlazio handia dauka.

Hurrengo bideoa ikusi eta bere musika eta irudiekin disfrutatu.