Blog honen bidez, irakaskuntzan sormena lantzea zein garrantzitsua den azpimarratzea nahi izateaz gain, lanketa hau edozein gairi helduz egin daitekeela adierazi nahi izan dut.

Esaldi ospetsua

"Krisialdietan, sormena da bakarrik ezagutza baino garrantzitsuagoa". Albert Einstein

2011/12/05

Ex-ET laburmetraia

Hona hemen lau ikaslek eginiko Ex-ET laburmetraia.
Bertan, gaur egungo gizartean jendeak irizpiderik gabe eta izakera desberdina izatearen beldurrez jokatzen duela kritikatzen da.
Laburmetrai honetan, urrutiko planeta baten bizi den estralurtar gazte baten istorioa kontatzen du, non planeta horretan, bizitza bideratuegia daramaten. Estralurtar gazte hau, askea, bakarra eta orijinala da eta bere sormena eta indibidualtasuna defendatzen ditu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario